Askotan, gure klasetarako materiala bilatzerakoan ez dugu nahi duguna aurkitzen (batez ere euskaraz) eta gure material propioa sortzea tokatzen zaigu. Material hau sortzerakoan interneten topatutako edozer erabiltzen dugu. Honek desabantaila bat dauka, jabedun materiala erabiltzen badugu gero material hori konpartitzereakoan arazoak eduki ditzakegu eta berriro ere lehenengo puntura bueltatzen gara, zeinetan ez dugun materialik aurkitzen.Hau ekiditeko material askea erabiltzeko aukera daukagu; hau da, berrerabiltzeko eta moldatzeko aukera ematen digun materiala. Badaude lizentzia ezberdinak,...


Atzo laborategiko bilera. Tamalgarria. Ikerketa mundu korporatiboan dena dira tresna pribatiboak. Lizentziak berrikuntzaren beste oztopo bat dira. Ezin hainbeste makina eduki, ezin nahi duzun beste kopia egin, lizentziak ezin aldatu ordenagailu batetik bestera, kutxa beltzak, soporterik ez, logik ez... Tamalgarriena, ikerketaren dirua gauza hauetan gastatzea. Hain erraza da dena software askean... Egia da enpresa handietarako software espezikoak ez edukitzea (edo behintzat ez hainbeste koloreekin), baina gustatuko litzaidake jakitea zenbat diru doan urtero lizentziak ordaintzera, eta zenbat...


Blog hau poliki poliki itxura hartuz doa eta azkeneko pausua Creative Commons motako lizentzia bat ezartzea izan da.Zehazki by-sa motako lizentzia izan da aukeratu dudana. Honen bidez baimena ematen diot edonori nire blogeko edukia erabiltzeko, baita helburu komertzialekin ere. Hori bai, moldaketaren bat egitekotan mota bereko lizentziarekin banatua izan beharko da.Beste blogean by-nc-sa motako lizentzia dut, baina ez dut uste nire blogei non-commercial jartzeak zentzu handiegirik duenik, eta horrela gainera, zertxobait libreagoa izango da.Hemendik aurera ba, blog honetako edukiek aurretik ...


Azken iruzkinak