Liv Ullmann

4
cinecitta 1456131852781 Cinecittá | 2007-09-08 14:18

“Aktore ona naiz, talentua dut. Gaztea nintzenean, ez nekien nola erabili talentu hori, baina zuzendari egokiarekin lan eginez gero, berak laguntzen dizu barrukoa ateratzen. Bergmanek aktore ona naizela uste du, eta nik badakit bera genioa dela: eman didan konfidantza oso garrantzitsua izan da niretzat.”  Begi urdin zoragarriak eta edertasun sentsual paregabea ditu ageriko ezaugarri Liv Ullmann-ek. Artista handia da, zuzena, zintzotasun harrigarriz iristen den horietakoa. Kameraren aurrean, negar egiten eta eragiten daki, irribarre malenkoniatsu sakona du, eta ezinezkoa da, segundo bat...