Kategoria: libelula
Libelula urdina harrapatzen duen pertsona munduko pertsonarik jakintsuena eta listoena izango zela irakurri zuen azal txuriko liburu horretan. Behin intsektu hegalari hori harrapatuta, ez zitzaion ezer ahaztuko eta gauza asko jakingo zituen, beste inork baino gehiago. Munduko pertsonarik argiena izango zen. Horregatik atera zen uztaileko igande eguzkitsu hartan etxetik, zalabardoa hartuta, libelula urdina harrapatzeko asmoz. Errekalde deitzen zioten leku horretara joan zen. Azal zuriko liburu horretan irakurri zuen, libelula urdinak erreka inguruetan ibiltzen dira. Ez zeg...