Leitzar askoren ametsa zen aurten Oinatz Bengoetxea eta Abel Barriolaren finala ikustea. Halaxe suertatu da. Barriolak erraz menderatu du Sebastien Gonzalez azkaindarra, 22-8, beraz Maiatzaren 15ean Atano III pilotalekuan izango den finalerako txartela eskuratu du. Hasiera hasieratik ikusi da oso indartsu atera dela kantxara Abel Barriola, 9 eta 0 hasi baita irabazten. Gero Gonzalezek sakea hartu duenean baziren esperantzak markagailua irauliko ote zuen baina ez, Barriolak bere lana ezin hobeki egin baitu. 11 eta 2 ez ezik, 17 eta 3 ere aurretik joan da leitzar handia, nahiz eta gero G...


Azken iruzkinak