Gizakomen irakurritako artikulu interesgarri bati buruzko laburpena egingo dizuet. Missourin dagoen institutu batean (South Valley Jr High, Liberty herrian) historia irakasle batek, Eric Langhorst hain zuzen, ideia bitxia izan du bere ikasleek liburu bat irakur dezaten,  Guerrilla Season liburua Pat Hughes idazleak idatzia. Irakasle honek blog bat sortu du The Guerrilla Season Book Blog izenarekin eta honetan ikasleek, gurasoek, irakasleek zein egileak berak, parte hartuko dute irakurketa kolektibo batean. Proiektua 2006ko urriaren 23an hasi eta urte bere...


Joxe Aranzabalek, web 2.0ko irakasleak, testu bat irakurri eta komentario egiteko esan digu beraz, ondorengoa egin beharreko lana da. Eric Langhorstek egin duena izugarria dela iruditzen zait. alde batetik liburu historiko bat bultzatzen ari delako eta beste batetik literatura modu desberdinean lantzen duelako, interneten alegia. Proiektu honekin Pat Huges idazlea ezagutzeko aukera ematen du baita bere idazteko modua eta bertako historia hobeto ezagutzekoa ere.Baina horretaz gain, lortu duen diru laguntza dela eta, argi ikusten da jendeak eginkizun honetan konfidantza duela eta hau bul...