Literatura eta Web 2.0

No profile photo ...zein da zein... | 2006-11-19 23:35
3

Gizakomen irakurritako artikulu interesgarri bati buruzko laburpena egingo dizuet.

Missourin dagoen institutu batean (South Valley Jr High, Liberty herrian) historia irakasle batek, Eric Langhorst hain zuzen, ideia bitxia izan du bere ikasleek liburu bat irakur dezaten,  Guerrilla Season liburua Pat Hughes idazleak idatzia.

Irakasle honek blog bat sortu du The Guerrilla Season Book Blog izenarekin eta honetan ikasleek, gurasoek, irakasleek zein egileak berak, parte hartuko dute irakurketa kolektibo batean.

Proiektua 2006ko urriaren 23an hasi eta urte bereko azaroaren 19an amaituko da. Astero parte hartzen dutenek liburuaren zati bat irakurri behar izango dute eta bere iritzia emateko aukera izango dute baina erantzunak moderatuak izango dira. Horretarako, Eric Langhorst-ek eta Pat Hughes-ek lehenengo posta bitartez erantzunak jasoko dituzte eta haiek erabakiko dute publikatu ala ez.

Proiektu honen bukaeran ikasleek lan bat egin beharko dute aukera hauen barne:

- Liburuak landutako gaiari buruzko poema bat idaztea.

- Beste bukaera bat eman eleberriari.

- Liburua zinemaratzen dutenerako poster bat egin.

- Liburuko pertsonaia bati elkarrizketa egitea.

- Liburuaren eszena bat komiki batean irudikatzea.

- Liburuari beste azal bat diseinatu.

Egia esan proiektu oso interesgarria iruditu zait liburuari buruzko komentarioak egiteko aukera duzulako, besteen iritziak irakur ditzakezulako, besteen iritziei erantzuna eman ahal diozulako eta azken finean garrantzitsuena, jendeari gehiago irakurtzen animatzen duzulako entretenigarriagoa eginez.

Gu ere antzerako zerbait egitea ez legoke txarto...

Norbaiti interesatzen bazaio hona hemen blogaren helbidea.

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2006-12-28 17:06 #1

Zer liburu gomendatuko zenuke horrelako zerbait egiteko?<br />

Bartu

Bartu 2007-01-14 13:18 #2

Bartu

Bartu 2007-01-14 13:26 #3

<strong>Edozein liburu interesgarriarekin egin daiteke hori. Orain ez zait bat ere bururatzen baina, nahi baduzu, hurrengorako baten bat aipatuko dizut.<br />Gakoa liburua gogoz irakurtzea da, horrela guztion interesa piztuko litzateke eta, irakurketa sustatzeaz aparte, bakoitzak bere iritzia emateko aukera izango luke.</strong><br />


Utzi iruzkina: