literatura interneten
Joxe Aranzabalek, web 2.0ko irakasleak, testu bat irakurri eta komentario egiteko esan digu beraz, ondorengoa egin beharreko lana da.
Eric Langhorstek egin duena izugarria dela iruditzen zait. alde batetik liburu historiko bat bultzatzen ari delako eta beste batetik literatura modu desberdinean lantzen duelako, interneten alegia.
Proiektu honekin Pat Huges idazlea ezagutzeko aukera ematen du baita bere idazteko modua eta bertako historia hobeto ezagutzekoa ere.Baina horretaz gain, lortu duen diru laguntza dela eta, argi ikusten da jendeak eginkizun honetan konfidantza duela eta hau bultzatzeko prest daudela.
Literatura internetekin lotzea oso ideia ona iruditzen zait, horrela irakurtzea atsegin ez duenari ere samurragoa egingo zaio, zeren azken finean irakureketa kolektibo bat da eta ondoren, liburuaren inguruko eztabaidak eta kritikak ere egingo dira, Eric Langhorstek egin duen blogean.Hori honela izanik jende gehiago animatuko dela iruditzen zait, zure iritzia eman dezakezulako.
Behin liburua bukatutakoan bakoitzak proiektu bat egin beharra oso egokia dela iruditzen zait, honela irakurle bakoitzak liburua ¨bere modura¨ bukatzen du.
Iruzkinak
Joxe Aranzabal 2006-11-11 16:20 #1
Zuk zer liburu proposatuko zenuke horrelako irakurketa partekatua egiteko?<br />
Utzi iruzkina: