Kategoria: landareak
LANDAREAK ETA FOTOSINTESIA - TXANELA 6-6. UNITATEA
LANDAREAK ETA FOTOSINTESIAAurtengoan iaz landutakoa errepasatuko dugu eta, iaz landutakoaz gain, material berria proposatzen dizugu.Ea zer deritzozun! Jose Luis Etxezarreta Garin(Iazko materiala: FOTOSINTESIA: ELIKAGAIAK SORTZEKO PROZESUA)
Aurten negu arraroa izan dugu; elurte gutxi baina gehienak gogorrak eta elurteak eta gero beroa. Elurtutako lurzoruetan negu amaieran lore batzu agertzen dira: narzisoak; lore hori eta tente-tente daudenak. Udaberriaren hasieran, tenperatura aldaketekin beste lore hori batzu agertzen dira: primulak (izenak dionez lehenak dira agertzen). Primulak baso guneetan agertzen dira taldeka. Aurten bi edo hiru alditan loretu dira bi landare mota hauek, horrek adierazten du naturaren zikloaren destenporalizazioa, baina horrek ez du esan nahi aldaketa klimatikoa denik, horretarako askoz gehiago behar d...