NATURA ERRAZA

Natura begiratu, natura ikusi, natura gozatu, natura maitatu eta errespetatu... eta mundu libreago batean bizi izango zara.

Aurten negu arraroa izan dugu; elurte gutxi baina gehienak gogorrak eta elurteak eta gero beroa. Elurtutako lurzoruetan negu amaieran lore batzu agertzen dira: narzisoak; lore hori eta tente-tente daudenak. Udaberriaren hasieran, tenperatura aldaketekin beste lore hori batzu agertzen dira: primulak (izenak dionez lehenak dira agertzen). Primulak baso guneetan agertzen dira taldeka. Aurten bi edo hiru alditan loretu dira bi landare mota hauek, horrek adierazten du naturaren zikloaren destenporalizazioa, baina horrek ez du esan nahi aldaketa klimatikoa denik, horretarako askoz gehiago behar d...


Batzu uda baino lehenago heldu ziren itsasadarreko gune honetara, Bilboko Abusu auzoaren parean, Mirafloreseko zubiaren azpira, beste batzu itsasadarreko beheko gunean bizi ziren eta orain agertu dira. Hegazti hauek espezie askotakoak dira eta haien artean hauek daude: kaioak (Larus cachinnans), ubarroiak (Phalacrocorax aristotelis), basahateak (Anas platyrhynchos), uroilo arruntak (Gallinula chloropus), lertxun hauskara (Ardea cinerea), ahate gorrixka (Netta rufina), lertxuntxo txikia (Egretta garzetta) eta beste ahate espezie batzu. Lertxun hauskara eta basahateak. Ahate ...


Gaur 2006ko martxoaren 15ean gauerditik hamabi minutu pasata hasten gara lanean. Blog honek natur zientziei eta naturari buruzko gaien bilduma izan nahi du. Nire asmoa, DBHko natur zientzietako irakaslea izanik, ikasleei eta natura gustoko duten pertsona guztiei laguntzea da. Horretaz aparte nik zeozer ikastea espero dut zuen erantzunetaz. Barkamena eskatzen dizuet hasieran argitara erritmoa leuna bada, edo ikasturteko momentu batzuetan ( ebaluaketa garaiak adibidez). Beno, aurrera goaz............


naturerraz 1456151762366

Gaur 2006ko martxoaren 15ean gauerditik hamabi minutu pasata hasten gara lanean. Blog honek natur zientziei eta naturari buruzko gaien bilduma izan nahi du. Nire asmoa, DBHko natur zientzietako irakaslea izanik, ikasleei eta natura gustoko duten pertsona guztiei laguntzea da.