Udaberria bete-betan dago

naturerraz 1456151762366 NATURA ERRAZA | 2007-04-29 23:19

Aurten negu arraroa izan dugu; elurte gutxi baina gehienak gogorrak eta elurteak eta gero beroa. Elurtutako lurzoruetan negu amaieran lore batzu agertzen dira: narzisoak; lore hori eta tente-tente daudenak. Udaberriaren hasieran, tenperatura aldaketekin beste lore hori batzu agertzen dira: primulak (izenak dionez lehenak dira agertzen). Primulak baso guneetan agertzen dira taldeka. Aurten bi edo hiru alditan loretu dira bi landare mota hauek, horrek adierazten du naturaren zikloaren destenporalizazioa, baina horrek ez du esan nahi aldaketa klimatikoa denik, horretarako askoz gehiago behar da. Loraldi horiek urtero gertatzen dira.

Orain udaberriaren erdialdean gaude eta landare asko loretu dira jadanik. Gure inguruko leku askotan azkenengo urteetan agertzen ez ziren loreak agertu dira horrek bai adierazten du natura leku batzuetan zaintzen ari dela eta lehen zeuden basoak, hau da lurzoru mota horretan eratu behar diren basoak agertzen ari dira.

Gure latitudeetan baso horiek harizti eta pagadiak dira.

ZAINDU NATURA ETA GURE OSASUNA ZAINDUKO DUGU


Utzi iruzkina: