Bilboko itsasadarrako biztanle batzu.
Batzu uda baino lehenago heldu ziren itsasadarreko gune honetara, Bilboko Abusu auzoaren parean, Mirafloreseko zubiaren azpira, beste batzu itsasadarreko beheko gunean bizi ziren eta orain agertu dira.
Hegazti hauek espezie askotakoak dira eta haien artean hauek daude: kaioak (Larus cachinnans), ubarroiak (Phalacrocorax aristotelis), basahateak (Anas platyrhynchos), uroilo arruntak (Gallinula chloropus), lertxun hauskara (Ardea cinerea), ahate gorrixka (Netta rufina), lertxuntxo txikia (Egretta garzetta) eta beste ahate espezie batzu.
Lertxun hauskara eta basahateak.
Ahate gorrixka.
Lertxuntxo txikia.
Jarraituko dugu behera eta gora begira ea zer agertzen den.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: