Kategoria: lakua
Barikua zan, baia ez edozein bariku. 2011eko uztailak 8koa. Batzuk goizez, eguerdiz, arratsaldez, gauez...heldu ginen meeting-point hartara: Ainsa. Huescan dauen herria da Ainsa. Egurrez eta harriz egindako nahasketak bertoko etxeak gustu handiz apainduten dauz, gaueko argiek nabarmenduten dabezelarik egiturok. Toñok eta Beak esaneko Canping-a (Peña Montañesa) ikusgarria benetan; piszina, taberna, jatetxea, bungalow, akanpalekuak… egun batzuk pasateko leku oso ona eta egokia. Berton geunden askotxo, umeak barne, berandutxo afalduz (askotan legez Pirineotara goazenean) eta oheratuz....
Berriz ere hemen bloga eguneratzeko prest!Gaurkoan Aretxabaleta ondoan dagoen Urkulu lakuaren mapatxo bat ipiniko dut, leku zoragarria da eta oso aproposa gaur bezalako eguraldi onarekin paseotxo bat emateko. Nor animatzen da? tagzaniapasteurkuluko paseotxoa map