Aurtengo Uztailaren amaiera aldera Berrian idatzi nuen artikuluan La Naval enpresaren inguruan operazio inmobiliarioan bilakatzeko aukera aipatzen nuen. Ba hara zer topatu dudan www.elconfidencial.com -en. "La especulación amenaza con convertir los astilleros Naval-Gijón en una urbanización de lujo"


Inork jakin nahi badu ze ezberdintasun dagoen kapital industriala eta kapital espekulatzaielaren artean aparteko aukera du Sestaoko La Naval kasuarekin. Aste honetan jakin dugu nor bihurtu den ontziolaren jabe eta zein baldintzetan. Jabea euskal armadoreen talde bat da Construcciones Navales del Norten (CNN) bildua; tartean BBKren zeharkako partaidetzarekin ere. Baldintzen artean bi gauza azpimarratzeko: alde batetik, langile kopurua murriztu egiten da 571tik 340era eta ordutik aurrera beharrezkoak direnak azpikontratazioaz estaliko dira; eta bestetik, La Naval erostea 5 milioi euro kostatu...


Azken iruzkinak