Euskaltzaleok: Iruñerrian,  Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko, abenduan jarri genuen diru bilketa kanpaina aurrera doa. Tantaz tanta helburua betetzeko behar dugunaren herenera iritsi gara baina 12 egun besterik ez dira geratzen zuen ekarpenak jasotzeko eta Crowdfundin kanpaina honen gutxieneko kopurura iristeko, bertan behera geratu ez  dadin. Edozein ekarpena, zuen kolaborazioa, aldez aurretik eskertuz, opari ederrekin ere sarituko dugu. Mintzaeguneko bazkari txartelak, Kukuxumusuko diseinu esklusiboko kamisetak eta bestelako sariak prest ditugu...


Otsaileko Saio Osagarria: Hitzaldia: Antton Luku: “Euskal Kultura? Zeri erraiten diogu Euskal Kultura?” Antolatzaileak: Iruñeko Udala eta Nafar Ateneoa. Antton Lukuk 2008 Juan Zelaia Saiakera Saria irabazi zuen “Euskal Kultura?” saiakerarekin. Otsailak 26 osteguna, 20:00etan Iruñeko Udaleko Kultur Alorrean (Descalzos 72). 19:50ean geratuko gara atarian.   Gogoratu asteazkena izanen dela martxoaren 7rako egun pasan izena emateko azkeneko eguna. Mintzakide Mendi Taldea: Aurreko igandeko txangoa astebete atzeratu zen inauteriak direla eta. Beraz, igande honetan, martxoak 1, M...