Kategoria: kopla
BERRIA, 2018ko otsailak 4 Andoni Egaña Santa Ageda bezpera. Santaeskeko eguna, atariz atari kopla kantari ibiltzekoa. Santa Ageda nor izan zen berritzea bezain interesgarria iruditu zait kopla hitzari segika hastea. Latinezko copula-tik dator eta co-k elkar adierazten du, eta apere-k, berriz, lotu. Elkar lotzea litzateke beraz kopla bat osatzea. Eta esanguratsua da, izan ere, gure koplarik zaharrenek goiko izarrak, errekaldeko lizarrak eta etxeko nagusi jaunaren urre gorrizko bizarrak lotura logikorik eza baitute ezaugarri. Askotan pentsatu izan dugu egungo ber...
Hauxe da, ongi etorri palindromo festa AURREKOOK ERRUA? ATZEKOOK EZTA! AUTORE EROTUA lapitza da ezpata AUTORE BEROTUA ATARA ZARATA! KARRATUTARRAK dira egungo izurrite euren zirkuluetan ETIKA DAKITE Ortografi akastun zer daki ta zer ez hurrengo kapikuak ZEUTAKO KATUEZ? OGIA IGO dio simetriak hala TA BADAKAR OGIAKAI, GORAKADA BAT Idazten ari dena nekatzen da nekez letra-saldan barrena ZER EZABA, ZER EZ Bideari bira bi bero bedi hainbat bueltan betor beterik TA BARE ERABAT