Bizilagunek salaketa jarri dute Correos-en Bizkaiko ordezkaritzan. Busturiko eta inguruetako bizilagunek Correos-ek eskualdean eskaintzen duen zerbitzua txarra dela salatu dute posta zerbitzu horrek Bizkaian duen ordezkaritzan. Udalak, jende asko kexaka dabilela ikusita, kexa guzti horiek Correos-eko arduradunei jakinarazteko erabakia hartu zuen azken udalbatzarrean. Correos-eko langileak auzo batzuetatik, gehien jota, astean behin pasatzen direla salatu dute Busturiko bizilagunek. Ondorioz, gutunak hilabete bat baino gehiagoko atzerapenagaz heltzen zaizkiela diote eta, askotan, isunak ira...