Orain dela 65 urte bukatu zan Stalingradeko bataila. Urte asko, baina sarraski hartan defendatu, ta garaile atera ziren ideiak atzo bezain tinko jarraitzen dute gaur mundu osoan. Askok diote Komunismoa bukatua dagoela. Gezur galanta, onartu daitekeen bakarra da Komunismoa lo egon dela azkenaldi honetan (Kuban ta Koreako Herri Errepublika Demokratikoan izan ezik noski). Baina halere badator berriz, 1917an zuen indar berberakin. Ez da aurten "esnatuko", litekeena da hurrengo urtean ere gutxi batzuk nabaritzea, baina pixkanaka pixkanaka, badator. Egun munduan bizi den egoera gero ta ...