Kategoria: komunikabide
Antonio Espinal, “Antonio Elorza” izen artistikoa duen irakaslearen eta gisa bereko pentsalarien (Savater, Arregi, eta abarren) “iritzi” artikuluak irakurtzen ditudan askotan hauxe datorkit burura: “nahi duenak ezin iraindu, ahal duenak baizik”. Garbi esanda: ez al ote naiz ari oraintxe bertan eurek nahi duten partida jokatzen? Ez ote dira irain hutsak (eta ez artikuluak) horrexegatik, tranpa horretan erorarazi nahi gaituztelako? Nik uste baietz, garbi dago. Kate horretan lotuta eduki nahi gaituzte; ez gaituzte ikusi nahi beste ezertan: abertzaleon artean hizketan, elkarlanean, kultura arlo...