Kategoria: klaseak
Hirugarren eta laugarren klase hauetan Alexek egin behar dugun proiektuaren irizpideak azaldu dizkigu. Gainera, gaurko klasean, azalpena bukatu ondoren proiektuarentzako informazioa bilatzen hasi gara.
Orain dela hiru aste Zarautzen ordezkapen bat egiteko deitu ninduten gipuzkoako delegaritzatik. Bertan daramatzat hiru aste eta jada moldatu naiz bertako girora. Lehenengo DBHn ematen ditut klaseak, Gaztelera hain zuzen ere. Nik berez, alemaniar filologia ikasi nuen, baina euskera, gaztelera eta alemaneko zerrendetan eman nuen izena, ahalik eta azkarren lanean hasteko asmoarekin.Lehenengo hilebeterako ordezkapena zela ematen zuen baina ziur aski kurtso guatian zehar arituko naiz zarautzen lanean, titularrak alaba bat izan baidu.
Munichera joateko beldurrez bidaiaren aurreko egunetan, urduri, artega... Hegazkinari zerbait pasako ote zitzaion? Lost-en antzera gertatuko ote zitzaigun? Hegazkinean lehenengo aldiz montatu, gaizki pasatu, txorabioa... baina momentu bateko gauza...Munichera heldu eta amets baten nengoela iruditu zitzaidan... hizkuntza ezezaguna, koloreetako etxetxoak, lorategi erraldoiak, izugarrizko zerbeza pitxarrak, tabernako musika, edurra...Bost egunak primeran pasa eta orduntxe hasi zen amesgaiztoa... pena, negarra, amorrua... bueltatzerik nahi ez... oporrak amaitu ziren eta orduntxe hasi zen amesga...