Kategoria: kit
Lehenengo egin behar dugun gauza, prozesuan zehar erabiliko ditugun gauza guztiak, uretan sartu hauts esterilizatzailearekin 15-20 minutu. Behin dena ongi esterilizatua dagoenean 20cl ur irakiten jarri eta hozten doanean tenperatura neurtu. 38-40ºtara legamia bota eta 20-30 minutu eduki, erreakzionatzen duen bitartean. Gure kasuan 25 minutu izango dugu. Hau egiten ari garen bitartean eltze handi batean 15 litro ur irakiten jarri bertan malta disolbatzeko. Guk ez dugunez eltze hain handia bitan egingo dugu, bakoitzan uraren erdia jarriz. Ura irakiten dagoenean bertan malta disolbatu b...