Garagardoa egiten, lehengo eguna
Lehenengo egin behar dugun gauza, prozesuan zehar erabiliko ditugun gauza guztiak, uretan sartu hauts esterilizatzailearekin 15-20 minutu.
Behin dena ongi esterilizatua dagoenean 20cl ur irakiten jarri eta hozten doanean tenperatura neurtu. 38-40ºtara legamia bota eta 20-30 minutu eduki, erreakzionatzen duen bitartean. Gure kasuan 25 minutu izango dugu. Hau egiten ari garen bitartean eltze handi batean 15 litro ur irakiten jarri bertan malta disolbatzeko. Guk ez dugunez eltze hain handia bitan egingo dugu, bakoitzan uraren erdia jarriz.
Ura irakiten dagoenean bertan malta disolbatu behar da. Eltze batetik ur beroa banatu maltaren potoak ongi garbitu ahal izateko eta bertako edukia ongi aprobetsatzeko. Adi egon legamiaren tenperaturarekin behar den unean urarekin nahasteko.
Malta nahastuta dugunean denbora guztian bueltaka eduki 12-14 minututan, ondoren bañera urez beteta eduki bertan hontziak edukiarekin sartzeko ahalik eta azkarren hozteko. Adi maltarekin urik nahastu gabe, hoztutzen 20 bat minutu eduki behar dugu, ondoren, ontzi handian beste 10 ur litrorekin nahasteko. Ez da gehiegi hoztu behar, ondoren legamiarekin nahasketa egiteko gutxienez 20ºtara izan behar duelako. Guk gehigi hoztu eta nahasketa 18,5ºtan egin dugu.
Nahasten egon behar dugu 1040 dentsitatea, lortu harte, 5 bat minuturen ondore probeta bete eta dentsimetroa bertan sartu marka ikusteko, behar dugun maila lortzean, tapatu.
Nahasketa egin ondoren 23 litrotara iritsi arteko bitartea urarekin bete behar da.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: