Kategoria: kepa_larrea
Komentario honekin atal berria aurkeztu nahi dut. Atal honetan hizkuntza soziologiaren inguruan irakurtzen ditudan liburuak (edo artikuluak) iruzkinduko ditut, ikuspuntu pertsonaletik beti ere."Euskalduntzearen atakan": Kepa Larrea (Erein). Liburu hau Kepa Larrearen doktore-tesiaren laburpena da. Tesi horretan aztertu zuen euskalduntzea eta alfabetatzea 1956tik 1986ra. Historia tesia da beraz, baina soziolinguistika ekarpenez betea.Liburua erraz irakurri dut, azkar samar (astebetean edo). Gustatu izan zait, baina, hala ere, kritika batzuk egingo nizkioke. Alde batetik, liburu bat baino arti...