"Eztakit zergatikan baño zementuzko errepidea eraiki zuten bere bidia zeharkatzen zuna eta hark nola jakingo ote zuen arriskutsua zala hortikan gurutzatzia. Bai, ttipiya zan eta autoak gauz urrunak zixkiyo, beste mundu batekoa, egiya esan. Beraz, atzo lau hankatxuak errepidian ipintzian etzegon bildur. Bi saltoan hilzoriya bukatu zitzayon eta Heriyuak odolezko alfonbra prestatu ziyon atseden ona emateko. Eta han katutxoan gorputza geldittu zan, bizigabe, are ta hotzago, are ta grixago. Autuak etziyoten pasatzeari utzi. Batzuk bere ondotikan, besteak bere gañeti...


Azken iruzkinak