Aste honetan kaleratu da KANTXATIK aldizkariaren 2. zenbakia. Erreportaje nagusia Emakumea Pilotari Proiektuaren ingurukoa da, bertan burutzen ari den lanaren berri luze eta zabal agertuz, benetan modu interesgarrian. Besteak beste, Xabier Euzkitze eta Joxean Tolosa elkarrizketatu dituzte. Zumaiako Kirol Elkartearen pilota eskolaren berri ere badakar eta baita Gipuzkoako Txapelketa-Kutxa Sariaren balorazioa ere. Harpidetza bidez banatzen da ‘Kantxatik’, eta edonor izan daiteke harpidedun. Denboraldiko 10 euro ordainduta, 4 zenbaki jasoko ditu izena ematen duenak, zuzenean bere etxean. Nahi...


Dagoeneko kalean da ‘Kantxatik’, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren argitalpen berria. Euskara hutsean euskal pilotaren inguruan argitaratutako lehendabiziko aldizkaria da. Hiruhilabetekaria izango da ‘Kantxatik’: urtero-denboraldiro lau zenbaki argitaratuko ditugu. Lehendabizikoa dagoeneko jaso dute harpidedunek; bigarrena, urtarrilean banatuko da; hirugarrena, apirilean eta laugarrena, berriz, uztailean. 20 orriko argitalpena da, dena koloretan. Hasiera batean, 1.000 aleko tirada izango du. Harpidetza bidez banatuko da: 10 euro ordainduta, urtean lau zenbaki jasoko ditu h...