Kalean da KANTXATIK!!!!

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2007-11-14 16:42

Dagoeneko kalean da ‘Kantxatik’, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren argitalpen berria. Euskara hutsean euskal pilotaren inguruan argitaratutako lehendabiziko aldizkaria da.

Hiruhilabetekaria izango da ‘Kantxatik’: urtero-denboraldiro lau zenbaki argitaratuko ditugu. Lehendabizikoa dagoeneko jaso dute harpidedunek; bigarrena, urtarrilean banatuko da; hirugarrena, apirilean eta laugarrena, berriz, uztailean.

20 orriko argitalpena da, dena koloretan. Hasiera batean, 1.000 aleko tirada izango du.

Harpidetza bidez banatuko da: 10 euro ordainduta, urtean lau zenbaki jasoko ditu harpidedunak zuzenean bere etxean.

Harpidedun egin nahi duenak hainbat bide ditu horretarako:

  1. www.gipuzkoakoeuskalpilota.com webgunean dagoen harpidetza orria bete eta Gipuzkoako Euskal Pilota Federaziora bidali (Anoeta pasealekua, 5. Kirol Etxea. 20014-Donostia),
  2. kantxatik@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidali norberaren datuak emateko.

Zalantzak argitzeko ere helbide elektronikora jo daiteke, edo 943 47 14 63 telefono zenbakira deitu.

Zorionak eta zorte on bide berrian!!!


Utzi iruzkina: