Kategoria: kalea
Egian esan, joan den urtean gertatutako gauza batzuen ondoren ez diot aprezio gehiegi Junkera jaunari baina gaurtik aurrera, bada zerbait bizi osoan eskertu beharko diodana. Esan nizuen behin Ximena Sariñana mexikarrak (wikipediako argazkiak ez dio mesede egiten) mainteminduta ninduela. Ba euskeraz kantatzen entzun ondoren, nireak egin du... Bihotzez. Mila esker Kepa!
tagzaniapastenire etxea Kaixoooooooooo! Irakasleak gure etxearen berri emateko eskatu digu eta badakizue, irakasleak esandakoari amen beti ere. Noiz edo noiz esan dizuedan bezala, azpeitiarra naiz. Jose de artetxe kalean bizi naiz. Hori guztia mapan ikusi dezakezue, gutxi gora behera nire etxearen parean baitago markatuta. Nahi duzuenean eman buelta bat azpeitik, larunbatean adibidez, sekulako giroa egongo baita. Ondo ibili!!!
Gaurkoan ere atoan-en bidetik beste aipu bat. Euskara 21 blogean atera den iritzi interesgarri ia bakarra da hauxe, Barandiaran izeneko batek eginda. Bere pesimismoarekin bat ez banator ere, euskararen egoeraren gako batzuk ematen dituela uste dut.Txostenean esandako zerbaiti heldu nahi nioke. Txostenean zera esaten da: “poetak aipatu zuen harako euskara noranahiko hura biziberritu egin da urteotan, eta are noranahikoago izatera iritsi da, ezbairik gabe”. Lizardik noranahikoa nahi zuen euskara, eta, urteekin, egia da euskara ideia horretara hurbiltzen hasi dela. Orain, etxetik eta meza-zulo...
Gutxitan ikusi dut horren gimnasia saio interesgarria. Ohiko potro, anila edo koltxoi gainean egin beharrean, kalean egiten dute gimnasia errusiar hauek. Luze xamarra bideoa, baina pare bat minutu ikusteak behintzat, merezi du. Russian parkour (urban extreme gymnastics)