Kategoria: jugador
Athleticek bost milioi euro ordaindu beharko dizkio Realari Zubiaurregatik Gaur bukatu da 2005eko uztailean hasi zen auzia. Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi egin du EAEko Auzitegi Nagusiak 2006ko urrian hartutako erabakia. Espainiako Auzitegi Gorenak gaur erabaki duenez, Athleticek bost milioi euro ordaindu beharko dizkio Realari Iban Zubiaurre jokalariagatik. Ia hiru urte iraun du auziak. 2005eko uztailaren 1ean Fernando Lamikiz Athleticeko orduko presidenteak Zubiaurre klubeko jokalari gisa aurkeztu zuen Ibaiganen. Zubiaurre ordura arte Realean zen, eta honek auzitara eraman zue...