Kategoria: jokin_muñoz
Jokin Muñozek 21.535 euro jasoko ditu Euskadi Sariagatik. Antzararen bidea nobelarekin lortu du saria. Zorionak, Jokin.Julián Muñozi, berriz, 350.000 euro eman nahi dizkiote telebistan Alhaurín de la Torreko bere gauak nolakoak diren kontatu dezan. 70.000 eurotako aurrerapena jaso du behintzat. Zorionak, Julián.
Kostata, eta azala oraindik Gran Canariako eguzki maitagarriak belztuta, bueltan gara.Zerekin bueltan?Jokin Muñozen Antzararen Bidea nobelarekin. Bera eta bere azken eleberria izango baitira Irakurlearen Tarteko gure hurrengo protagonistak. Urtarrilaren 30ean izango da, iluntzeko 20:00etan betiko moduan, Txurdinagako AEKn (Arbidea kalea, 21).Eta beti bezala, gonbidatuta zaude.