Kategoria: jarrerak
Oso elkarrizketa interesgarria plazaratu du Argia astekariak aste honetan Esti Amorrorturekin. Aspalditxo neukan komentatzeko eurek egindako ikerketa, baina alperkeriaz jota, aurrera eraman ez. Eta, beraz, ikasle onen moduan kopiatu. Hemen dago elkarrizketa. Erdaldunen euskararekiko aurreiritziak eta jarrerak izeneko ikerlana egin du laukoteak. Lan taldeko kideetako bat izan da Amorrortu (Bilbo, 1969). Zergatik ikerketa hori? “Zelan erakarriko ditugu euskarara ez badakigu zein uste eta jarrera dituzten?”. Esti Amorrortuk, Ane Ortegak, Itziar Idiazabalek eta Andoni Barreñak egin dute liburua...
Karrajuan ikusi dut. Ideia ona iruditzen zait. Horregatik, hona ekarri dut komiki bat.Zaharberriren bloga.Zaharberriren flickr-a.