Jarrerak

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2016-08-29 11:34
1 3

garaigoikoa 1472463575643

Inkesta guzti-guztietan agertzen da euskararen aldeko jarrera badagoela. Gehienek euskararen aldeko jarrera agertzen dute, beraz. Eta hori aditu eta eragile guztiek onartzen dute garrantzitsua dela. Nik ere garrantzi hori aitortzen dut, jakina.

Baina aldeko jarrera horrek portaera bihurtzeko zer behar duen galdetzen diot neure buruari. Izan ere, jarrerak zer garrantzia du norberaren barruan? Edo, beste era batera galdetuta, zer “postutan” sailkatzen da gurean euskararen aldeko jarrera hori?

Nire iritziz, kasu gehienetan, euskararena kezka generikoa da. Gaur egun, politikoki zuzena da euskararen alde zaudela esatea. Baina galdetuko bagenu inkestetan zenbat egongo ziren prest zerga gehiago ordaintzeko euskara bultzatzeko, zer gertatuko litzateke?  

Izan ere, nire ustez, euskalgintzak gainbaloratu du kontzientzia. Aldaketa sozialerako baliotsuagoa da jendearen arazoetarako konponbide praktikoak eskaintzea. Eta horretan tematu beharko dugulakoan nago.

Enrike

Enrike 2016-08-30 07:07 #1

Egun on, Txerra,

Zerga gehiago ordaindu beharra izanez gero, ez ziren egongo hain alde. Eta esanez gero eurek ahalegin bat egin behar dutela ikasteko? Are gutxiago... Alde egotea ez da zaila, guretariko bakoitzari alde egotearen truke ez bazaigu ezer eskatzen. Hori bai, gure egoera erosotik mugituz gero, kontuz...
Alde egotea inolako urratsik eman gabe, klaseetara joan gabe, adibididez, ez dut uste epe luzera lagungarria denik. Praktikan pertsona hori oztopo bat izango da beti euskararen egoera normalizatzeko.

Amaia

Amaia 2016-08-30 10:05 #2

Horregatik iruditzen zait ezin egokiagoa EHEren azken leloa: "alde egotetik alde egitera"

Egite horretan zelan eragin, hortxe erronka

garaigoikoa 1456132721854

2016-08-30 10:26 #3

Enrike, Amaia, erabat ados biekin, erronkak eta mugak horiek dira. Eta nire ustez, arlo honetan Pello Jauregiren ekarpenak dira aintzat hartu beharrekoak. Egokitzaile jokatzen dugu gehienok gure egunerokoan hainbat arlotan. Orduan, nire ustez, ezinbestekoa da egokitzeko giroa ekarriko duten uneak eta guneak sortzea eta biderkatzea.


Utzi iruzkina: