Kategoria: islandia
Ezagunak dira joan den mendeetako euskaldunen itsas-abenturak, Atlantikoan zehar eta haratago. Noiz arrantzale edo merkatari, noiz itsaslapur, Hegoaldeko zein Iparraldeko euskaldunek sonatxoa lortu zuten XV-XVIII. mendeetan beren ausardia, trebezia eta bipiltasunari esker. Ipar-Atlantikoa izan zuten gure arbasoek, bereziki, beren azioen eta balentrien zelai zabal eta mugagabe. Spitzberg uharteetatik Ternua eta Labradorreraino, Islandiatik eta Kanariasetaraino. Arrantzaleku guztietan eta portu ugaritan entzun izan dira mendeetan zehar euskal azentu desberdinak eta guzti horietan...
Martin Villafrankakoaren eta bere lagunen heriotza, Islandian 1615ean Donostiarra zen Martin Villafrankakoa, ontzi-jabe eta kapitain, izen bereko aita eta aitona bezalaxe. 1588an jaio zen, aitak Lisboan testamentua egin zuen urte berean. Aita, Martin Villafrankakoa “Gaztea” Portugalen zebilen (artean Espainiako Erregearen esku zegoen erreinua) Migel Okendokoa ospetsuaren ontzidiko ontzi nagusi zen “Santa Maria de la Rosa” ontziaren jabe eta kapitain baitzen eta Ingalaterraren aurkako erasorako (“Armada Garaitezina” deitu zioten, larregiko konfiantzak ematen duen arrokeriaz...