Euskaltzaleok: Iruñerrian,  Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko, abenduan jarri genuen diru bilketa kanpaina aurrera doa. Tantaz tanta helburua betetzeko behar dugunaren herenera iritsi gara baina 12 egun besterik ez dira geratzen zuen ekarpenak jasotzeko eta Crowdfundin kanpaina honen gutxieneko kopurura iristeko, bertan behera geratu ez  dadin. Edozein ekarpena, zuen kolaborazioa, aldez aurretik eskertuz, opari ederrekin ere sarituko dugu. Mintzaeguneko bazkari txartelak, Kukuxumusuko diseinu esklusiboko kamisetak eta bestelako sariak prest ditugu...


Mintzakideren aurkezpen hitzaldiak aurrera doaz, aste honetan hementxe egonen gara programa aurkezten:Urriak 20, astelehena Iruñeko Hizkuntz Eskolan arratsaldeko 18:00etan.Urriak 21, asteartea, Atarrabiako Kultur Etxean 19:30ean.Urriak 23, asteazkena Uharteko Zubiarte euskaltegian, goizeko 11:00etan eta arratsaldeko 19:30ean.Honetaz gain Mintzakide Mendi Taldeak igande honetarako beste txango bat prestatu du, Ireber mendira. Hitzordua goizeko 8:15ean Iruñeko Zezentegietako aparkalekutik. Informazio gehiago Mendi Taldeko blogean.Argazkia: Ibon Mimentza