Kategoria: irizar
Mikel Irizarrek honako hau jaurti du bere lehen elkarrizketan, kargua hartu ostean: “Euskarak behar du diskurtso irekiago edo inklusiboagoa, demokratikoagoa”. Handik gutxira, Onddarbiko normalok blogean honako hau irakurri nuen: “Amets Arzallusek zioen Euskal Herria ez dela lurrari erroturiko toki fisiko bat. Euskal Herria euskararen herria dela dio, euskara egiten den tokia alegia. Honela Donostiako Kontxako ur ertzean euskaraz agurtzen diren bi lagunek sortzen dute Euskal Herria, edo Lesakako okindegian ogia eta egunkaria erosterakoan, baina baita, herrian ia agurtu er...
Azken aldion nire blogean nik sortutako testu gutxi daudela esan dit baten batek --): Ba, orduan beste nonbait idatzitakoa ere ekarriko dut hona, lizentziak lizentzia. Aurrekoan Mikel Irizar izan zen Emuneko teknikarioi hitzaldi bat ematen. Hitzaldiak honako izenburua izan zuen: “Kutxa eta hizkuntzen kudeaketa”. Hitzaldi horren funtsa berak Bat aldizkarian idatzitako bi artikulu dira. Hemen ez dugu egingo hitzaldiaren laburpena, hitzaldian hartutako zenbait ideia botako ditugu, interesgarrienak direlakoan. Bertara joan zen beste edonork ere azpimarratu ditzake beretzat interes...
Aipuak aipu, gaurkoan beste bat, Mikel Irizarrena. Hona hemen: Euskaldunon tribuak askatu beharra dauka egitasmo politikoetatik, bakar batek ere ez digu ezer bermatzen, batzuen baitan kokatzea kaltegarri zaigu. Frankismoaren amaieran abertzaletasunaren apustua egin zuen tribuak, eta horrek eman du eman beharrekoa; ez da gutxi izan, baina ez gara iritsi hegemoniara. Areago, bide horretatik ez gara iritsiko. Aurrera egiteko soberan daukagu ideologia, utz dezagun zama hori aldean. Eta haren ordez erabil dezagun teknika: asertibitatea, egoera gatazkatsuak kudeatzeko; marketina, guk dauk...