Kategoria: ingurumen
Gaur egun badago kutsaturiko lurrak berreskuratzea nanopartikulen bidez, hemen duzue azalpen bideoa. Bideo honetan Euskal Herriko ikerkuntza zentru batean (Tecnalia) egiten ari diren ikerketak azaltzen dira. Partikula hauek, batez ere, burdina zerok, partikula toxikoak, ez toxikoak bihurtzen dituzte. Gainera hainbat abantaila ditu beste metodo batzuekin alderatuz, adibidez biologikoak. Nanopartikulei esker lurrak 6 hilabeteko epean berreskuratzen dira, beste metodoekin urteak behar dira.
Bilboko Ingurugelara ongietorria ematen dizuegu.
Proiektuaren berregitea eskatuz, Zain Dezagun Urdaibaik salaketa bana jarri du Patronatuan eta Busturiako Udalean. Busturiako Madariaga dorretxearen ingurua urbanizatzeko proiektuaren aurkako salaketa jarri dute Zain Dezagun Urdaibai taldeko kideek. Izan ere, proiektu horretako hainbat puntu ilegaltzak jo dituzte. Zain Dezagun Urdaibaiko partaide Erroxeli Ojinagak adierazi duenez, «Busturiako Udalak eta Ingurumen Sailak onartutako proiektuak ez ditu errespetatzen Madariaga dorretxearen ingurua eta bertako ondare kulturala». Beraz, salaketak jarri ditu taldeak, bai Busturiko Udalean, eta b...