Kategoria: independetzia
Estatu espainolak konponbideari ateak itxi zizkionetik, errepresioaren eta konstituzioaren bideari ekin zionetik, Euskal Herriaren eraikuntza nazionalaren alde lanean ari diren taldeen kontrako jazarpena, muga pentsaezinetara eraman du. Argi daukagu hau ez dela inongo entramatu zehatzen kontrako epaiketa, argi daukagu independentismoaren kontrako eraso estrategiko bat dela, helburuak kriminalizatu eta herritarrengan izua zabaldu nahi duena. Eta hor kokatzen degu azken aste hontan, 18/98 auzian eman duten pausua, gure lagun eta kideak atxilotuaz, bertan gure ibarrekoak diren Xab...