Kategoria: ilegaltsuna
Atzo autobusean nindoala bat-batean egoera bitxi batean ikusi nuen neure burua. Elur bustiak leihoak lurruntzen zituen eta iluntzen zegoenez ez zen ezertxo ere ikusten. Orduan autobusa ohiko abiaduran baino askozaz polikiago zihoan. Autobus geltoki bakoitzean egunero ikusten ditudalako ezagun ditudan pertsona multzoak batzen zituen. Baina Ibai ondoko geltokian noizean behin etortzen diren bikotea igo zen, horrek harritu egin ninduen. Eurak Senegaldarrak dira, eta motxila bat eraman ohi dute bizkarrean. Normalean arropa gutxi daramate soinean eta sartu bezain pronto begirada hotz...