Kategoria: ijitoak
IJITOAK EUSKAL HERRIAN Apirilaren 8an Ijitoen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Zure jakinmina asetzeko, orri honetan informazio zabala duzu.
Atzoko "susedidoa". Eguerdian, seme txikiarekin atera nintzen bueltatxo bat ematera. Umea bere bizikletarekin zihoan. Untzagaraino igo eta gero Urkizuko ingurura abiatu eta taberna batera sartu ginen zer edo zer hartzeko. Taberna gainezka zegoenez bizikleta atarian laga genuen.Pote eta pintxo bat hartu, egunkariak pittin bat irakurri eta berriro kalera.Baina ze demontre!! non dago bizikleta???Leku batera eta bestera begira baina alperrik, ez zegoen bizikletaren arrastorik inon.Kaguenla!! ume-bizikleta bat lapurtzea ere kontu xelebrea...Parkean begira, ezta ezer ere...la letxe!!!Susmo bat ne...