Kategoria: igoera
Udanatik abiatu eta Aloñamendiraino joan ginan igandean, Aloña Igoera mendi lasterketa ikustera, hona hemen datuak eta bideoa: Karreraren bideoa: UDANA-ALOÑAMENDI-OÑATI: (PERFILA ETA MAPA)
Badira 4 hile post hau idazteko gogoa dudala, bertan Adarra mendira urte-zahar egunean egindako igoera kontatuko dut, bertan ateratako argazkiak ere erakutsiz. Besabira iritsi eta kotxea utzi ondoren, igoerari ekin genion. Lainoa behean zegoen eta horrolako paisaiak ikusteko aukera izan genuen. Bide asfaltatuaren bukaerara iritzi eta bidean jarraitu leia zapalduz. Piskat aurrerago gora begiratu eta ilargiak estanpa polit bat eskaini zigun.