Kategoria: igandea
Aurten ere, hemen izango ditugu Kilometroak. Aurten Andoaingo herrian. Kilometroetan hainbat ekitaldi eta kontzertu izango dira. Aurtengo logoa hurrengo hau da:
Basarrateko programa amaitu da. Azkenengo igandea egun bitxia izaten da. Alde batetik Santutxuko jaietan tradizio handien daukana: pil-pil txapelketa, bai bakailaoarena. Kontu bitxia da bakailaoarena,.. goizeko 7ak inguruan Basarraten espezie bik egiten dute topo: gautxoriak eta pilpileroak, batzuk txosnak zabalik mantendu guran, besteak bonbonak, lapikoak, mahaiak, aulkiak eta guardasolak kolokatzeko txokotxoaren bila. Batak besteagatik berdin-berdin pentsatzen,... "Ordu honetan horrela ibiltzea ere!". Jeneralean goizeko zortziak inguruan pilpileroak egiten dira plazaren jaun ta jabe....
Lehenengo igandea ere etorri da, goizean marmitakoa eta perretxikoak, eta arratsaldean lasaitasuna, bezperakoek eta mundialeko finalak ezinbestean ekarri behar zutena.Dantzarako animoa eduki zuenik ere izan zen hala ere:Eta parranda nahi baina ailegatzen ez denik ere bai:Lehengo egunean baten bat arterako tarterik ez dela kexatu zen. Tira ba, beitu Basarraten erdian zer aurkitu genuen: