Kategoria: ibon-olaziregi
Zubi honetan Otsagin egon naiz, mendian bueltak ematen. Arrasti-gauak irakurtzeko aprobetxatu eta aldizkari bat (liburu modukoa ia-ia) eta liburu bat irakurri dut. Gaur, behingoz, aldizkariari baino ez diogu oratuko.BAT 60: Unibertsitate aurreko hizkuntza ereduen balorazioa eta proposamenak.Bat aldizkaria etxean jasotzen dut lantzean behin. Harpideduna naiz orain dela hiruzpalau urtetik eta soziolinguistikaren inguruan Euskal Herrian dagoen aldizkari ia bakarra da. Hala ere, esan behar da oro har bertako artikuluak oso txukunak izaten direla. Xaboia amaitzen ari zait, beraz, harira.Aldizkar...