Lotsatzekoa! Berangon egun 589 etxebizitza huts daude! Eta bitartean, gazteok kale gorrian jarraitzen dugu, gure etorkizuna gero eta beltzagoa ikusten dugu, ezin ditugu gure proiektuak gauzatu... Etxebizitza bat eskuratzea ia pentsaezina da gaur Berangoko gazteentzat. Egungo prezioei aurre egitea ezinezkoa da, ez dago alokairuzko etxebizitza sozialik.. kale gorrira kondenatu nahi gaituzte! Baina Berangon 589 etxebizitza huts daude, gazteok etxebizitza baten beharra dugun arren. Udalak, bitartean, arazoari aurre egin beharrean, egoeraz aprobetxatu eta bere poltsikoak betetzen ditu: luxuzko...


  Moreaga, Kurtze, Berangoeta, Lantzarte, Sabino Arana, Berangotxu, Karabazpi, Axgane... Berangoko kale eta auzo guztietatik hedatu da 589 zenbakia. Hormetan, lurrean, pankartetan, markesinetan, metroan... txoko guztien jabe egin da 589 zenbakia.   Gure herriko elkarrizketa guztietan dago, berangotar guztiak moskeatuak... baina zer izango da 589 zenbakia?   Horrelaxe hasi du Berangoko Segik etxebizitza eskubidearen aldeko kanpaina: Berango moskeatzen, herria esnarazten, errealitate gordina bere gordintasunean erakusten... gurea bai moskeoa! 589 ETXEBIZITZA HUTS GURE HE...