Kategoria: hurricanecarter
Azkenean hemen dago nik sortutako testua: Amesgaiztoa hasi berria baino ez zen gau hartan. Burua ibilgailuaren kristalean botata zeukan, hilzorian, bitartean buruko barraskilo itsuek beiraren kontra orrazturik zeuden, iheseko makinazioetan, muki artean espilalez betetako etxerako bidaia hasi nahian. Aukituko zuen espiral bakarra garbigailuen uraren norabidea izango zen, ordea. Begiak galduak zituen ilargi betearen zuloetan zehar, ixiltasunaren sakontasunean. Horregatik lehiatilaren beste aldean abiadura mutuaren eraginez zeuden zuhaitz ikusezinei begira zegoen, beraien hostoen...
Gure1.mailako batxilergoko euskara irakaslea oso berezia da. Ikasleoi idaztera animatzen gintuen (eta gaitu), horretarako metodo ezberdinak jarraitzen zituen. Batzuetan hitz sorta batetik istorio bat asmatu behar genuen, beste batzuetan irudimena askatu, besteetan musika jarri eta sormenak hegan egiten zuen. Behin Bob Dylanen kanta bat jarri zigun, bere ustez ezin genituen 18 urteak bete Dylanen abestiak entzun gabe. Ariketa erreza zen, Hurricane Carterren omenez egindako kanta entzun eta 5 hitz idatzi behar genituen musikak sortzen zigun sentsazioarekin. nireak hauexek ziren: Bidaia / Baik...