Makinak gero eta autonomoagoak dira. Autosufizientzia eta didaktikotasuna gero eta handiagoa dute. Guk, aldiz, gero eta zehatzago programatutako ordutegia dugu, gure ekintzak gero eta teknifikatuagoak dira eta gure makinekiko dependentzia gero eta handiagoa da.Makinak humanizatzen diharduten heinean dihardugu guk geure burua makinizatzen.