Kategoria: hiztun
Orain arte euskaldun berri kontzeptua ezagutzen (eta gorrotatzen) nuen. Bat 87/88 aldizkarian beste kontzeptu bat deskubritu dut: hiztun berriak. Eta zer dira? Hiztun berriak dira euskara familia-transmisioa ez den beste bide batean ikasi duten pertsona guztiak. Ikerketa egin dutenen arabera, bi hiztun berri mota nagusi daude: - Gaur egun 35-40 urte baino gehiago duten euskal hiztun berriak. Euskaldunberriaren profil historikoa izan da. Batzuek motibazio ideologikoengatik ikasi zuten eta beste batzuek, berriz, arrazoi instrumentalak bultzatuta. Gehienek aitortzen dute euskara ...