Eguerdiko ordubatak ziren Patxi eta Aitor, lanera bidean zijoaztela kafea hartzera etorri direnean. Arratsaldez daude biak, empresaburuek beraien etekinak haunditze aldera, jarritako errelebo horietan. Gaur egia esan ez du kalerako egunik egiten, asko jota Tulu tabernan kafe, zurito edota tertulia egiteko giroa dago, biak lanean hobe direla esanez agurtu ditut eta pare bat txintxeta bila joan naiz, Patxik tabernako panelean jartzeko kartela eman bait dit. Patxi LABeko delegatua da tailerrean eta lan istripuak jota hildako bat gehiago ematen den einean kartel berria ekarriko didala agindu ...