preKaRiTEteA hiLTzAilEa!!

bartulu 1456131354110 BARtulu | 2007-01-24 15:37

Eguerdiko ordubatak ziren Patxi eta Aitor, lanera bidean zijoaztela kafea hartzera etorri direnean. Arratsaldez daude biak, empresaburuek beraien etekinak haunditze aldera, jarritako errelebo horietan.

Gaur egia esan ez du kalerako egunik egiten, asko jota Tulu tabernan kafe, zurito edota tertulia egiteko giroa dago, biak lanean hobe direla esanez agurtu ditut eta pare bat txintxeta bila joan naiz, Patxik tabernako panelean jartzeko kartela eman bait dit. Patxi LABeko delegatua da tailerrean eta lan istripuak jota hildako bat gehiago ematen den einean kartel berria ekarriko didala agindu dit. Aurreko urtean, 129 hildako izan zirela orotara Euskal Herrian, empresaburuen poltsikoak potoltzen ari ziren 129 langile, lan kondizio prekarioetan ziren 129 pertsona, horietatik asko gazteak, lan finkorik ez zutenak, beste asko atzerritarrak, lanerako papelik ere ez zutenak, beste asko prekauzio neurririk gabeko lanpostuetan lanean, denak kondizio prekario ezberdinetan, baina denak bere empresaburuari etekinak ateratzen hildakoak!!

 PrEkaRiETatea HilTZaileA!!!


Utzi iruzkina: