Kategoria: herri_prosa
Uztapideren Lengo egunak gogoan irakurtzen ari naiz egunokin. Aukera paregabea eskaini digu "Auspoa" bildumak Endoiako bertsolariaren prosa xehera berriz hurreratzeko, duela hogeita hamar urte bi liburukitan plazaratutako lana liburu bakarrera ekarrita.Antonio Zavalaren bilduma herri-prosaren monumentua da. Gaurko idazlariek zer ikasi franko dute lerro horietan. Xalbadorren Odolaren mintzoa, Pello Errotaren ibilerak... ezin utzizko irakurgai zerrenda eskaini zigun jesuitak.Herri-prosa hori eredu da hizkuntza argiaren bidetik ibili nahi duenarentzat, testu argi, soil eta komunikagarriak sort...