Sakelakoak, maitatua eta gorrotatua, gure bizitza aldatu du. Eta lehenago asmatu izan balitz, gauza asko aldatuko ziren, ipuinak ere bai. Izan ere, istorio gehienek urruntasuna, ez-topatzea eta inkomunikazioa dute ardatz. Zenbat klasikok hil egingo ziren jaio baino lehen! Eta batez ere, zein erraz konponduko ziren orain hain famatuak diren munduko fikzio istorio gehienak! Esaterako, Penelopek sakelakoa eduki izan balu, ez zuen Ulisen etorrera urteetan itxarongo. Mugikorrarekin, Txanogorritxok berehala abisatuko zion amonari otsoa haren atzetik zebilela. Eta Gepettok, eskolatik a...