Nagore Irazustabarrena, ARGIA, 2009-01-20 -- 2169.zenb Jordania, k.a. 73. urtea. Herodes jaio zen judua ez zen familia batean. Aita Edom-eko agintaria zuen, eta ama Petra-ko printzesa nabatearra. Txikitan, basamortuan lurrazpiko leize sare konplexuak eraikitzen ikusi eta ikasi zuen. Handik aurrera, natura menperatzeko anbizioa eta boterea lortzekoa batera joan ziren Herodesengan, eraikuntzaren eskutik. Bere helburuak erdiesteko, munduko lehen potentzia, Erroma, aliatutzat izatea ezinbestekoa zela bazekien eta, hala, K.a. 40. urtean Marko Antoniok judutarren errege izendatzea lortu zuen. ...