Kategoria: herioa
Xerezaderen Artxiboan Katherine Mansfielden "Eulia", Itziar Diez de Ultzurrunen itzulpenean eta ahotsean. Bi gizon aurrez aurre bulego batean, eta Heriok ostutako lagun maiteen oroimen eta desoroimena airean. Boterearen dinamika, dominazioa, gerra. Eta haren emaitza: suntsipena eta sorgortasuna. Euliak al gara tinta beltzezko tanta lodien pean? ATALA JAISTEKO SAKATU HEMEN ESKUMAKO BOTOIAZ MUSIKA Artista, abestia, albuma (azken bietan ez dago albumik) 1.- Sergey Kovchik: Evening roofs (The sky and the roofs) 2.- Sergey Kovchik: Messenger (L...
"Eztakit zergatikan baño zementuzko errepidea eraiki zuten bere bidia zeharkatzen zuna eta hark nola jakingo ote zuen arriskutsua zala hortikan gurutzatzia. Bai, ttipiya zan eta autoak gauz urrunak zixkiyo, beste mundu batekoa, egiya esan. Beraz, atzo lau hankatxuak errepidian ipintzian etzegon bildur. Bi saltoan hilzoriya bukatu zitzayon eta Heriyuak odolezko alfonbra prestatu ziyon atseden ona emateko. Eta han katutxoan gorputza geldittu zan, bizigabe, are ta hotzago, are ta grixago. Autuak etziyoten pasatzeari utzi. Batzuk bere ondotikan, besteak bere gañeti...